XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure sagardotegiko patxara, gure asabek zugaitz-kerizpe-batzarretan oi zuten patxara jatorra.

Patxara jakintsu, egizalea.

Euzkeraz jaio, bizi ta iltzekoa.

Euzkeraz ere erabakitzekoa.

Sagardotegiak itxitzen dijoazen bezela euzkera ere amilbera.

Beraz, lengo esanera, oitura ona bai txikitozaleena, baño ez... ainbestekoa.

- Atseginaldi onek lenagoko patxararik ez dula egia, egia.

Egia dan bezela gure oitura bat dala.

Larria, eziñegona ta bizi-naia dakarzkiguten egun oietan ezin izan antziñan bezela....

- Ori ere alaxe izaki.

Lenago, edozeiñek, etorkizun lasaiagoa ikusten zian ta gogo aundirik ere ez ibillera zoroetan bere burua arrixkatzeko.

Onegatik, zerua zeritzaioteken sagardotegiko patxara.

Alare, sagardotegi batetik bestera doi-doi mugitzen ziranak ba-itukan, sagardo berriak, giro berriak, jolasaldi berriak arki nairik.

Ontatik ba-letorkek txikiteoan ibiltzeko oraingo oitura au.

Orretzaz gañera Euzkal-Erriak aurrerapen aundiak egin dizkik langintzetan, teknika ta negozio guztiei buruz.

Gaur, ala bearturik, geiago mugitzen dek txanpon bat legez irabazi al izateko, ta askotan legerik gabe ere.

Larri oneri begiraturik ez zegok guztiz gaizki.

Lenago, sagardotegian, edan, ipuiketan ta abesten jarduntzen giñukan.

Exerita edaten genian.

Orain zutik edaten diagu, baita abestu, ipuiak esan, ta lenago ainbeste egiten ez geniana eztabaida milla sortzen dizkiagu, ta baita ere, sarri, negozioak antolatu ere.

Ura jatorragoa zala, euzkaldunagoa, bai.

Al egiñik ura iraunarazi bear, lenen.

Bañan bide oni eutsi eziñik gertatuko ba-giña, oraingo oitura berri oni eutsiko genioke, berarekin gure erriarenganako maitasuna zabaldu al ba-geneza, gure oituren galtzea galeraziko ba-genu, gure izkuntzaren ederra españetan esnaraziko ba-genu.

- Euzkeldunen izateari ba-dagokio oitura onek, goazen berarekin.

Sagardotegiko giroa garbigoa dala? Konforme!.

Bañan gaurko aurrerapenak bide ontatik bultzatzen ba-gaitu ez dezaiogun muxin egin, goazen bide berritik.

Txikiteroak deitzen zigutek kanpoan.

Ez dan bezela oitura ain traketsa...

- Ez, bañan sagardo giroa nagusien.

Nagusiari txalo joaz: - Nagusi, beste errenkada bat, oni paperean idatzi bitartean sagardotegiaren nagusitza..